Suitzako udalerriak

Suitzako mapa kantonamenduak, barrutiak eta udal mugak agertzen direlarik. (2015)

Udalerriak (alemanez: Gemeinden, frantsesez: communes, italieraz: comuni, erretorromanieraz: vischnancas) Suitzako gobernu egiturarik txikiena da. Gaur egun, herrialdeak 2.596 udalerri ditu.[1] Udalerri askok ehun biztanle inguru dituzte, baina badaude tamaina handiko hiriak. Esaterako, Zürich edo Geneva. Udal-eremurik txikiena Kaiserstuhlek du 0.32 km² eta handiena Scuolek 439 km².

Kantonamendu bakoitzak bere udalerrien konpetentziak definitzeko ahalmena da. Hauen artean hezkuntza, gizarte zerbitzuak, garraio publikoa eta zerga-bilketa daude. Kantonamendu batetik bestera zentralizazio maila ezberdinak topa daitezke.

Biztanleria Udalerri kopurua
2004 urtean (%)[2]
>20,000 30 (1.1%)
10,000–19,999 89 (3.2%)
5000–9999 180 (6.6%)
1000–4999 1025 (37.4%)
500–999 555 (20.3%)
<500 861 (31.4%)
Total 2740 (100%)
  1. .
  2. Official list of Swiss municipalities, p. 17

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search